Lanak

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

AHIRE MUNDUAK (I) IZADIA

(2018, Azaroa, denonartean argitaletxea)

Izadia hiriko biztanleak hotzak eta maltzurrak dira.
Hiria iluna da eta harresi beltz batek inguratzen du; bertakoek arauak zuzen eta garaiz betetzen dituzte. Gaur, halere, urduritasun berezi bat sumatzen da hirian, izan ere, azterketa egun da.
Azterketa gaindituz gero , bizi osorako lanbidea ezarriko dizute; gainditu ezean; urkatu egingo zaituzte.

KEMENA

(2017, Urria, denonartean argitaletxea)

Amanek bost urte ditu, eta azken boladan ez dirudi oso fin dabilenik. Gainera, Kattalin beti zirikatzen izaten du! Izan ere, Kattalinek nahiago du eskolarako bidea bere lagun Olaiarekin bakarrik egitea. A ze buruhausteak ematen dituen Amanek! Normalean, Mari ere bidean gurutzatzen da Amanerekin, baina berea nahiko ezberdina da, munstroz eta izaki magikoz beteriko bidea baita.
Hiru istorio ezberdin kontatzen ditu komikiak; ezberdinak, bai, baina hirurak indar berberaz blaituak, edozein egoerari aurre egiteko beharrezkoa den indar bortitz zein maitakor horretaz:
KEMENA!

NOLA EGITEN DUTE DORTOKEK?

(2015, Otsaila, denonartean argitaletxea)

Lur goibel eta haserre dago. Lortuko du Izadik neba berpiztea? Eta, bide batez, ba al dakizue nola egiten duten dortokek?