Biraka

Agian txikitan horrelakorik imajinatu izan dut; egunen baten nik idatzitako liburu bat eskutan izango nuen, ondoan norbait aurkezle gisa eta parean gu begira, jendea. Agian. Baina txikitan ere amestu izan dut bakarrik bizitzearekin, baita  koka-kola, txokolatea eta rufles jamon armairu bete betea izatearekin ere. Horiek nire desira handienak. Plan borobil-borobila.

Gero, hauek pixkanaka bada ere lortu izan ditudanean, konturatu naiz, igual ez nituela detaile guzti guztiak ondo irudikatu haurtzaroan. Izan ere, bakarrik bizi izan naizenean, alokatutako pisua miniatura eta garestiegia izan da, armairu berezirako lekurik ez, eta gainera, nire delicatessen horiek jada gustuko ez, eskerrak ala tamalez.
Baina, liburuaren afera dela eta ez dela: lortu dut, Ahire munduak, trilogia, zientzia fikzioa, feminista…euskaraz idatzi egin dut! lehenengo atala kaleratu berri da eta bigarrena idazten nabil orain! Ene! Eta orain, zer?

Bada aurkezpenak.

Eta hemen berriro nirekin da, gaztaroan irudikatutakoa eta heldutasunean jasotakoren aldea, edo hutsunea betetzen duen munstroa; urduritasuna, bidai lagun-zintzoa.

Hots: bihotz taupaden abiadura basatia, hitz okerrak esatearen beldurra, ez hitzik esatea! (beldur gehiago) Beste hizkuntza batean botatzea? (paranoia) Horko hura lo geratu al da? (paranoia bider bi)  Eta bestea zergatik dago barreka? Ez esan bada, hitz egiten nagoenik? (paranoiaz blai) Noiztik? Zer? Zer demontre ari naiz esaten? (paranoia irabazle)…

Ez, jatorrizko planean ez zegoen antsietate hura aurreikusita.

Azkenean jasotako egoera; nire ondoan aurkezlea eta gure aurrean entzuten diguten pertsonek, eta nik nire beldur eta urduritasun guztiak bizkarrezurrean itsatsita ditudalarik, erraz eta ozen esan nahi dudana: eskerrik asko!

Hona hemen argazki batzuk, Iruñean Irati FG izan nuen aurkezle, Bilbon Arrate Hidalgo eta Santurtzin, jaioterrian, Ramon Garate. Bakoitzak aurkezpenari euren ahots gozoa eman ostean, liburua bilakatzen ari den kreaturari gehitu diote zirrara, identitatea eta bizia, nola eskertu holakorik? Ezin, eta hala ere, bihotzez, eskerrik asko!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s